Essays.club - Ensayos gratis, notas de cursos, notas de libros, tareas, monografías y trabajos de investigación
Buscar

MIKEL ODRIOZOLA LOPEZ. DIARIOS DE LA CALLE.

Enviado por   •  30 de Abril de 2018  •  3.748 Palabras (15 Páginas)  •  344 Visitas

Página 1 de 15

...

Bestetik, klasean ikusitako esaldi bat aipatu nahiko nuke; Bizitzak munduan zehar, bakoitzaren abiapuntua aintzat hartuta, ibilbide desberdinak egingo ditu. Aurrera joko du, gehienetan egokituaz, aurkituko dituen errealitateari erantzunez. (Adam Curle). Nire ustez, esaldi honekin zeri esan nahi du, bizitzak azkenean alde batera edo bestera eramango zaituela eta zuk aukeratu behar duzu ze ibilbidetik joan nahi duzun. Ibilbide horretan, hainbat gatazka aurkituko dituzula argi dago, baina, hauei nola irtenbidea bilatu edo nola erantzutea dago koska. Gatazka edo erronka guztiei aurre egitea beharrezkoa da bizitzako ibilbidean aurrera jarraitzeko eta Erin-ek kasu honetan bere ikasleei aurrera jarraitzeko modu egokiena erakutsi diela esan beharra dago. Izan ere, lehen erabiltzen zuten modua, ez da bat ere ez egokia eta horrela jarraituz gero, espero zen beraien bizitzetako ibilbidea laster bukatzea.

Filmak ikasgaiarekin zein lotura duen jarraitzen badugu, adierazi behar den beste puntu garrantzitsu bat, proposituena izango litzateke. Pelikulan oso garbi ikusten ez den arren, pertsonai guztiak dute bere propositua edo nahia. Ikasleen kasuan, beraien propositua edo nahia aurrera eramatea batzuentzat oso zaila izan dela adierazi beharra dago, izan ere, hori lortzeko traba eta zailtasun asko jarri zaizkiela esan daiteke. Askoren buruan zegoen ikasle ona eta lan duin bat izatearena, baina, egoera tamalgarri hori dela eta askoren nahia edo propositua aldatu egiten dela esan daiteke. Askorentzako hurrengo egunean bizirik egotea nahiko da eta horrek tristura eta amorrua ematen dit azken finean. Penagarria da gatazkak sortzea propositu ezberdin horiek arrazakeria eta xenofobia bezalakoengatik sortzen direla jakitea. Bizi garen komunitatean, horrelakorik bizitzea ez zaigu tokatu, ez lagun hildakorik, ez liskar fisikorik, ez pistola erabili behar izaterik, etab. baina, hauentzat eguneroko zerbait dela konturatzen zarean, ohartzen zara zer nolako beharra dagoen eta zer nolako garrantzia duen heziketa egoki bat emateak.

Azkenik, ikasgaiarekin lotutako eduki bat azpimarratu nahiko nuke, eta hori “zona de confort” deritzona izango litzateke. Ikus da pelikulan irakasleak hasiera batean irakasle tradizional papera egiten duela, non ikasleei arbelean azaltzen dizkie edukiak eta ezagutzak eta ariketen bitartez lantzen den. Horren harira dator “zona de confort” delako kontzeptua. Erin-ek uste du irakasle on bat izateko hori egin behar duela eta klaseak modu tradizional batean ematen ditu. Baina, konturatzen da ikasle horiekin ezin dela horrelako klaseak eman eta horrenbestez bere metodologia aldatzen hasten da, klase dinamikoagoak eginik eta tresnak didaktiko aproposak erabiliz.

- GATAZKEN DESKRIBAPENA

Pelikulan zehar hainbat gatazka ematen direla esan beharra dago. Nahiz eta nire ustez filmean agertzen den gatazkarik nabarmenena arrazakeria eta xenofobiaren inguruan doan, beste gatazka askok hartzen dute parte istorioan. Jarraian, atal honetan hauek azaltzera eta aztertzeari ekingo diot.

Historian zehar eman diren gerra eta guda asko eta asko arrazakeria eta xenofobia medio egon direla adierazi behar da. Gaur egun ere, termino edo kontzeptu hauek gizartean islatzen direla esan beharra dago, behar nahi izan beste baino. Ez dugu ahaztu behar arrazakeria eta xenofobia bezalakoak gatazka ekartzen dituztela eta hauek ere pertsonenganako jarreretan antzematen dela esan behar da. Azkenean, gizartean taldeetan dago banaturik non arrazak, etniak eta koloreak sailkatzen edo antolatzen dituzten taldeak. Pelikulan argi ikusten den moduan, askotan azaleko kolore ezberdinegatik gorrotoa eta nazka bezalako sentimendu edo sentsazio desatseginak sortzen dira.

Kasu honetan talde bakoitza, “banda” izeneko taldeetan banatzen dira, hauek, kolore edo etnia ezberdinekoak izango direlarik. Beraz, pelikulan ikusten den moduan hauen artean dagoen gatazka, arrazakeriaren ondorioz sortutakoa dela esan daiteke. Kontuan edukita pelikulan zein testuingurutan garatzen den, ez da harritzekoa gatazka ugari egotea. Izan ere, arraza eta etnia asko elkarbizitzen dauden lekua da eta denek “territorioarengatik” borroka egiten dute, beraiekin zerikusia ez duen guztia ekidin nahien.

Ikasleak ere, irakaslearekin edukiko duten gatazka ere aipatu nahiko nuke. Adierazi behar da ez dela oso gatazka handia, baina, bere garrantzi puntua duela esan behar da. Izan ere, Erin-ek klasea emateko erabiltzen zuen metodologia ez zen bat ere ez egokia bere ikasleentzako. Hauek ez zien inolako kasurik egiten eta literaturari buruzko eduki eta ezagutzak azaltzerakoan ez zuten arretarik jartzen. Beraz, esan beharra dago gatazka bazuela bere ikasleekin, ez zielako kasurik egiten eta horretaz gain errespetua faltatu ere egin zioten behin edo bitan. Hori aldatzen hasten da lehen aipatu dudan irudia, pertsona bat bere ezpain eta sudurra handituta eta nabarmenduta agertzen dena, jokoan sartzen denean. Puntu edo egoera horretatik aurrera, irakasleak bere metodologia aldatzen du, parte hartzaileagoa eta dinamikoagoa eginez eta ikasle hauek dituzten beharretara egokitzen da. Aldaketa txiki hori, gerora klase guztia bizikidetza positibo eta on batean egotera ekarriko du.

Irakaslearekin ari garenez, honek bere bizitza pertsonalean izango dituen bi gatazka kontuan eduki behar dira. Lehenik eta behin, bere senarrarekin edukiko duen gatazka sentimentalaren inguruan hitz egingo dut, gerora Erin-ek bere aitarekin izango duena azalduz.

Irakasleak bere senarrarekin duen gatazka, honen jarrerak edo jokabideak eraginda izango dela esan daiteke. Erin-ek ordu asko eta asko pasatzen ditu bere klaseak antolatzen eta bere ikasleez hitz egiten eta ez dio inongo kasurik egiten bere senarrari. Esaterako, Erin-ek bi lan gehiago hartzen dituenean bere irakasle lana egin ahal izateko, senarra asko haserretzen da eta egunak aurrera joan ahala berarekin moztea erabakitzen du.

Aitarekin edukitzen duen gatazka txikia dela esango nuke, baina, aita batekin gatazka edo liskarra izatean mingarria dela esan daiteke. Erin-ek aitak uste du bere alabak gaitasun gehiago dituela eskola batean irakasle aritzen ibiltzea baino. Gainera, bere klasean dauden ikasleak edo gazteak nolakoak diren jakitean beldurra edo bere alabari segurtasuna emateko mina ateratzen zaio. Horrek, Erin-engan tristura eta bere aitari huts egin dionaren sentsazioa sortuko du.

Azkenik, irakasleak ikastetxe edo institutuarekin izandako gatazka azalduko dut, filmean ere pisua dezente hartzen duen gatazka izango baita. Esan beharra dago, ikastetxeak Erin-ei hainbat muga eta zailtasun jartzen dizkiola bere klaseak aurrera eramateko. Esaterako, ez diote behar adina material egokia ematen eta zerbait berezia egin nahi izanez gero, ibilaldi bat adibidez, trabak eta mugak jartzen dizkiote

...

Descargar como  txt (28 Kb)   pdf (73.6 Kb)   docx (24.1 Kb)  
Leer 14 páginas más »
Disponible sólo en Essays.club